Sindikatuak. Bilera 2018/07/18

posted in: Berriak | 0

Adostuz, Euskal Autonomia Elkargoko irakasle jubilatuen elkartea, 2018ko maiatzaren 3an Parlamentuan ELP(Ez-Legezko Proposamena) onartu ondoren berriro hasi da ondorengo sindikatu horiekin hitz egiten:


CCOO. 2018/05/10eko Bilera

Adostuzek bilera bat izan zuen Euskadiko Comisiones Obreraseko Irakaskuntzako Federazioko Idazkari Nagusia den Pablo Garcia Jaunarekin.

Bilera hori giro onean igaro zen eta bertan Adostuzek gure helburu nagusiak eta errebindikazioak azalduz gain zuela gutxi onartutako ELP-a aurkezten du.

CCOO-ek bat egiten du gure planteamenduekin eta adierazten digute negoziazio mahaietara eramango dituztela.

Esaten digute baita gure ondoan izango direla aurrerantzean egiten ditugun deialdietan. Beraz, Adostuzen aldetik haien esku luzatzea eta tratua eskertzen ditugu.


FETE-UGT. 2018/05/11ko Bilera

Adostuzek bilera izan zuen FETE-UGTko Erakundeko Idazkaria den Joseba Gomez de Segura Jaunarekin.

Adostuzek gure helburuak eta errebindikazioak azaldu ondoren, FETE-UGT bat dator gure planteamenduekin eta hurrengo negoziazio mahaietan gure eskarien alde egiteko prest agertu da. Bilera horretan garrantzia handia ematen zaio gaur egungo Akordio Erregulatzaileko 68. artikulua erretiratu ez dadin egin beharreko lanari, horrexek bermatzen baitigu aurrez erretiratuoi indemnizazioa eskuratzeko eskubidea.

Adostuzek, beraz, asko estimatzen ditu haiekin izandako bilera zein FETE-UGT-k gure elkarteak egin dituen deialdietan parte hartzea.


 2018/06/11ko Bilera LAB-ekin

Adostuz, data horretan, LAB sindikatuko Hezkuntza Arduraduna den Aitor Nuñez Jaunarekin elkartu zen.

Adostuzek zuela gutxi Parlamentuan onartutako ELP-a aurkezten dio eta adierazten du 2019ko Aurrekontuak izan behar dutela gure eskariak bideratzeko jo puntua.

Lan-akordio berri bat lortzeko aukera aurreikusita, Adostuzek eskatzen du Eusko Jaurlaritzarekin izango diren negoziazioetan ez dadila onartu ezabatzea gaur egungo lan-akordioko  68. artikulua, bertan onartzen baita aurre-jubilatuon indemnizazioen eskubidea.

LAB sindikatua gure erreklamazioak ulertu eta laguntzeko prest agertzen da. Horrexegatik eskatzen diegu haien laguntza eta parte hartzea bai negoziazio mahaietan zein aurrerantzean egingo ditugun mobilizazio deialdietan, horiek noiz egingo diren jakitun jartzeko eskatu baitigute.

LAB sindikatuari eskerrak ematen dizkiogu haiekin izandako bileragatik eta gure erreklamazioei emandako laguntzagatik.


STEE-EILAS. 2018/06/26ko Bilera

STEE-EILAS-ekin izandako bilera horretan Adostuzek zehatz-mehatz adierazi zituen elkartearen helburuak, bazkide kopurua, egindako ekintzak ea…, haiek horien jakitun direla esan bazuten ere.

Haien lankidetza eta laguntza eskatu genien bai negoziazio mahaietan eta aurkeztutako erreklamazioetan zein prestatzen ari garen mobilizazio deialdietan.

Haien Exekutiboan  hitz egingo zutela esan ziguten eta Adostuzekin bat datoz esaterakoan azken urteotan irakasleok pairatu dugun diru-mozketetako bat dela.

Adostuzek esker ona agertzen du bilera horregatik eta bertan emandako atentziogatik eta datorren irailean berriz elkartzeko asmoa agertzeagatik.


ELA. Reunión 18/07/2018

Adostuz ha mantenido una reunión en Donostia con Miren Zubizarreta Secretaria General de ELA Enseñanza.

Por parte de Adostuz se han presentado los objetivos y reivindicaciones de la Asociación así como lo pasos que hemos seguido en estos años. Miren por su parte ha señalado que conoce y sigue los últimos  movimientos de Adostuz.

Entienden nuestra situación y la enmarcan en una serie de medidas adoptadas  por el Gobierno Vasco para recortar los servicios públicos. Por ello no han firmado el nuevo acuerdo Gobierno Vasco – Sindicatos.

Se muestran de acuerdo con nuestras posiciones pero creen que la única medida para conseguir algo es movilizarse ya que entienden que el Gobierno Vasco está siendo muy reacio en todos los casos a cambiar su política de recortes por la vía del diálogo.

Se sumarán a nuestras movilizaciones si les informamos de las mismas  y se comprometen a mantener nuestra reivindicación, entre otras, en las mesas sectoriales a las que acudan.